Gizarte esku hartzea eta gizarteratzea
ESENetik, Euskadiko espetxeetako gizarteratze eredua indartu eta osatzen dugu, haren eraginkortasuna eta ezarpena bermatuz. Horretarako, esku hartze integrala eta administrazio publikoen zein gizarte erakundeen arteko koordinazio eraginkorra sustatzen ditugu.
ESENen helburuak
Gure lana, esku hartze eraginkorra eta pertsonarengan zentratua ziurtatzeko, Euskal Espetxe Eredu berria indartzean eta behin betiko ezarpena bultzatzean oinarritzen da.
Helburu orokorra da Euskadiko espetxeetako gizarteratze eredua indartzea eta osatzea, haren ezarpena ziurtatuz eta haren eraginkortasuna indartuz.
Guzti hau lortu ahal izateko, honako helburu zehatz hauek proposatu ditugu, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bultzatutako Euskal Espetxe Eredu berriarekin bat datozenak:
Esku hartze integral eta koordinatua
Egokitutako tratamendua eta kalitatezko esku hartzea ezartzen laguntzea, askatasunik gabeko pertsonen beharrei erantzun integrala emango dien begirada intersekzionala ziurtatuz.
Pertsonarengan oinarritutako ikuspegia
Zigor eta espetxe tratamendu bat sustatzea, pertsona erdigunean kokatuko duena, haren eskubideak bermatuz eta birsozializazio prozesuak indartuz.
Eskubideen eta duintasunaren defentsa
Esku hartzearen eremu guztietan, askatasunik gabeko pertsonen eskubideak benetan betetzen direla ziurtatzea.
Sare lana eta aliantza estrategikoak
Euskadiko erakundeekiko lankidetza sustatzea, estatu zein nazioarte mailan, esku hartzeen koordinazioa eta inpaktua hobetzeko.
Espetxe alternatibak
Gizarteratzean laguntzeko eta askatasun-gabetzearen eragina murrizteko, justizia leheneratzailearen ereduak eta neurri alternatiboak bultzatzea.
Eragina gizarte politiketan
Politika publikoak aztertzea eta haietan eragitea agerian jarriz askatasun gabetzea, kasu askotan, gizarte bazterketaren ondorioa dela.
Gizarte arriskua prebenitzea eta murriztea
Prebentzio ekintzak garatzea komunitatean, gizarte bazterketari eta espetxeratzeari lotutako arrisku faktoreak murrizteko.
Ikusaraztea eta gizartea sentsibilizatzea
Espetxe errealitatea agenda politikoan kokatzea eta gizarteratzeari buruzko eztabaida publikoa sustatzea.
Lan metodoa: Sare koordinazioa
Gure helburuak lortzeko, erakundeen arteko topaguneetan eta koordinazioan oinarritutako eredu batetik lan egiten dugu.
ESENen parte izateko interesa duen erakundea bazara, funtsezko alderdi batzuk azpimarratu nahi ditugu:
Erakunde bakoitzak bere aukeren arabera laguntzen du.
Denbora eta antolaketa gehien behar duten lanetarako, lantalde boluntarioak ezartzen ditugu, egitura birakariarekin.
Sareko lanaren balioak aukera ematen digu espetxeetako esku hartzea handitzeko eta hobetzeko.
-
Probintzia bakoitzeko txandakako topaketak, non eguneratzeak partekatzen eta laguntza sareak indartzen diren.
-
Espetxeetako esku hartzeei buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak.
-
Esku hartze eremu bakoitzera egokitutako azterketa eta ekintza espazioak.
-
Espetxe politiken aplikazioa hobetzeko bilera sektorialak.
-
Proposamenak eta ekintza-estrategiak definitzen ditugu.
-
Gaurkotasuneko gaiei buruzko analisia, prentsa-oharrak eta Administrazioari zuzendutako proposamenak.
-
Komunikazio zuzena askatasunaz gabetutako pertsonen eskubideak gainbegiratzeko eta haien jarraipena egiteko. Informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen.
Elkarteen esku hartze arloak
-
Etxebizitza
Etxebizitzarako eta bizitza autonomorako trantsiziorako laguntza.
-
Formakunza eta enplegua
Gizarteratzea, laneratzea eta lanbide trebakuntza.
-
Osasun mentala
Delitu-tipologiaren eta premia pertsonalen arabera, arreta integral eta psikoterapeutikoa.
-
Adikzioak
Adikzioetan espezializatutako laguntza eta tratamendua, espetxeen barruan zein kanpoan.
-
Esku-hartze sozioedukatiboa
Gizarteratze-prozesuetan laguntzea.
-
Komunitarioa
Gizarteratzeko eta komunitatearen baliabideekin sarean lan egiteko estrategiak.
-
Atzerritartasuna
Espetxean dauden pertsona migratzaileentzako laguntza legala eta soziala.
-
Aholkularitza juridikoa
Lege-laguntza espetxe-prozesuetan.
-
Emakumeei zuzendutako arreta zehatza
Genero ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala duten programak.
-
Hazkunde pertsonala
Garapen pertsonalera, ahalduntzera eta akonpainamendura bideratutako espazioak.
Gurekin hitz egin nahi duzu?
Informazio gehiago behar baduzu edo proposamenen bat egin nahi badiguzu, sartu zure datuak eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.